2012/03/06

Nire ibilbide profesionala

Multimedia Komunikazioa masterra hasi baino lehen, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006tik 2010era. Lizentziaturaren ikasturte bat Universidade de Santiago de Compostelan egin nuen.

Ikasketak osatzeko, ikus-entzunezkoekin zerikusia duten zenbait ikastaro eta jardunaldietan egon naiz: adibidez, EHUko Bilbao Arte eta Kulturak antolatutako udako zinema tailerrak (2009 eta 2010) eta Territorios y Fronteras zinema dokumentalaren ingurukoa. 2010-2011 ikasturtean Zinema Dokumentala ikasi nuen Kinema eskolan.


Canal Bizkaia
telebistan lau hilabete eman nituen, 2009 eta 2010 urteen artean, Bizkaia Gaur 360º informatiboetako kazetari. Han erredakzio, lokuzio eta edizio lanak egin nituen, baita produkzio lanak ere.


2011n, Belfasteko Macmillan Media produkzio-etxean bideokazetari aritu nintzen lau hilabetez, ITV telebista kateko Daybreak magazineko albistegietarako kameralari lanak egiten, Ipar Irlanda osoan zehar.

2011ko abuztutik eta masterra ikasten ari naizen bitartean, asteburuetan, Telemadrid katean nabil kazetari, Euskal Herrian berriemaile lanak egiten dituen Producciones Videográficas Vascas produkzio-etxearen bitartez. Hemen, Telenoticias Fin de Semana informatiboetan erredaktore naiz. Bestalde, Telemadrid katean kameralari lanak ere egin ditut.

Bitartean, zenbait laburmetrai, mikrodokumental eta spot amateurren ekoizpenean parte hartu dut, zuzendari, editore edota gidoilari bezala. 2009ko Kameratoia ikus-entunezko rallyan lehenengo sarian irabazi genuen. 2011ko Zinebi Express lehiaketan, bigarrena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario