2011/12/22

Berrian ospatzekoak eta hobetzekoak

Denok ezagutzen dugu Berria, euskarazko egunkari nazional bakarra. Online bertsioa ere, Berria.info, oso erabilia da euskaldunen artean. Horregatik, Berria egunkariaren web gunearen analisi honetarako, batez ere bi gauzatan jarriko dugu arreta: euskararen normalizazioaren alde burututako alde positiboak, batetik, eta Berria.info web orrian hobetu ahal diren alderdiak, bestetik.

Hasteko, argitu behar da Berria izatea bera ezinbesteko urratsa dela euskararen normalizazioaren alde, euskarazko bakarra delako Euskal Herri mailan. Beraz, egunkariaren online bertsioa ere indartsua izan behar da. Euskaldunari beharrezkoak zaizkion eskakizunak betetzen saiatu behar da, bai eta euskara modu eraginkorrean zabaltzen ere.

Hedabideko alde positiboenen artean hizkuntzaren erabilera da. Sareko hedabide baten testuak zuzena, hipertestuala, multimedia, ulerterraza eta hitz gakoduna izan behar du. Berria estilo ulergarri eta erabilgarri bat sortzen saiatu da betidanik, eta hori euskeraren normalizazioaren aldeko pausu oso garrantzitsua da, euskera zuzena eta ulerterraza egiten dutelako. Gainera, honek laguntzen du gertuagoko edukiak plazaratzen eta jende gehiagorengana iristen. Euskera batua eta orokorrean formala erabiltzen den arren, badaude aldaerak, eta egunkariak erabiltzen duen hizkuntza moldea ez da beti berbera: adibidez, berriaTB-ko bideo batean norbait elkarrizketatzen dutenean, erregistroak ez du zertan formala edo idatziz erabiltzen denaren modukoa izan. Aldaera geografikoak ere sartzen dituzte (betiere batuaren barruan), izaera nazional hori indartuz.

Sareko hebadide batek erabilera ere bultzatu beharko luke. Berriak mugarria ireki zuen bide horretan: Berriketan.info. Euskarazko sare sozial honetan, kazetariak eta erabiltzaileak berriak eta iritziak parteka ditzakete. Zenbait emankizunetan zuzeneko kontakizuna egiteko ere erabiltzen dute. Hau euskal erabiltzaileentzako plaza da sarean, momentu batzuetan beste leku erdaldunetara jo behar izatea sahiesten duena.

Berria, gainera, Twitter eta Facebook-en ere badago. Sare sozialetan egoteak, hedabidearen presentzia hobetzeaz gain, hizkuntza ere kokatzen du.

Sareko hedabide batek multimedia izan beharko luke beti. Idatzizko ohiko egunkariak beste mediekin jolasten hasi dira, eta Berria ez da atzean geratu. BerriaTB, argazkiak eta infografiak (Hegoaldeko azken hauteskundeen inguruko infografia interaktibo interesgarri hau, esaterako) adibideak dira. Baina alderdi hauek hobetzeko prozesu iraunkorrean egon behar dute. BerriaTBren kasuan, esaterako, edukiek izan behar dute lehentasuna, kalitatezko bideoak ekoizteko helburuarekin. Edukiaren arabera interesa ere handituko da.

Multimediatasuna ez ezik, interaktibotasuna hobetu beharko luke Berriak. Adibide bat jartzearren: kasu gehienetan, ez dago artikuluetan iruzkinak idazteko aukerarik. Hau webgunearen edukien estrategiagatik gertatzen da: Berria.infok egunkariko eduki gutxi batzuk igotzen dituzte eta eguneko albisteekin osatzen dituzte. Albiste hauek hiperestekatu gabe geratzen dira, edukien kaltetan. Beraz, hipertestualitatea, berrien arteko loturak ezartzen duena, ez dago behar bezala landuta. Gehiago egin daiteke.

Oso lan garrantzitsua eta beharrezkoa egiten du Berriak euskararen eta informazioaren alde, baita sarean ere. Sareko ezaugariak (multimedia, interaktibitatea eta hipertestuak) idartuz, gainera, euskarak behar duen bidea leun dezake. Esan dezakegu euskararen erramintarik eraginkorrenen artean kokatzen dela hedabidea. Eta ezin dugu ahaztu, Berria hobetzea suposatzen duen edozein urrats euskararen normalizazioaren aldeko pausua izango dela.


2 comentarios:

  1. Joanmari Larrarte23 dic 2011, 11:39:00

    Eskertzekoa da BERRIAren inguruan egiten duzun iruzkina. Pozten naiz hainbat gauza on ikusten dituzulako, aipatutako arlo horiek ahalik eta ondoen lantzen saiatzen gara eta. Era berean, oso eskertzekoak dira hobetzeko emandako aholkuak, ekarpena den kritika oro baita aberasgarri. Ziur izan, jasotzen diren gainerakoak bezala, kontuan hartuko ditugula zure ekarpenak eta urrats berriak egiten saiatuko garela.
    BERRIA guztionda da eta denon arteko ekarpenekin lortu behar dugu gero eta hobea izan dadin.
    Mila esker.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko zuri, Joanmari, hau irakurtzeagatik. Jarraituko dugu lanean. Berria hobetzen duen edozer kazetaritzaren eta euskararen onerako izango da.

    Ondo segi.

    ResponderEliminar