
Aurtengo Buberretan saritutako aplikazio bat hutsune hau betetzera dator: KULTURiZE. Android sistema eragilea daukaten mugikorrentzako zein iPhone-entzako sortutako agenda elektroniko honek Euskal Herriko ekitaldi kulturalak biltzen ditu telefono mugikorrean. Akting enpresako ingeniariek garatu dute.

Momentuz, hiru dira KULTURiZE hornitzen dituzten agenda digitalak: Musika Zuzenean, Eke eta Kulturklik eta BarraBarra!. Ikuspegia Euskal Herri osokoa da, beraz. Intraktibotasuna sakontzeko asmoz, aplikazioak zuk zeuk antolatutako ekitaldiak sartzea ahalbidetzen du. Gertaera zabalduko duzu eta, gainera, gainontzeko erabiltzaileei agenda osatuko diezu.
Aplikazio hau, noski, doakoa da. Android-eko merkatutik edo Apple-ren App Store-tik deskarga daiteke. Ekitaldi batzuen kasutan, sarrerak erosteko forma ere ematen du, txarteldegira edo kutxazain automatikora hurbildu gabe.
Momentu honetan, esaterako, Twitter kontu ofizialean zabaldu dutenez, egunotan ospatzen ari den Durangoko Azokaren egutegi osoa jaso dezakezu, euskeraz, zure aplikazioan. Eskerrak eman beharko dizkiogu KULTURiZE superheroiari!
Super KULTURiZE (euskeraz) from akting on Vimeo.
iPhone bertsioa ere badago: http://itunes.apple.com/tw/app/kulturize/id473202280?mt=8
ResponderEliminarEskerrik asko Marta! Aldatuta.
ResponderEliminar