2011/10/10

Franco lurpetik ateratzea proposatu dute

Espainiako Gobernuak sortutako komisio batek Franco diktadore ohia Valle de los Caídos monumentutik ateratzea proposatu du, El Periodicoren arabera. Valle de los Caídos (Eroritakoen Arana, euskeraz) deritzon monumentuan, Francisco Franco diktadorea eta Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren sortzaileaz gain, 36ko guerran matxinoen alde borrakatutako hildakoak eta Errepublikaren alde borrokatu zutenak daude ehortzita, gehienak familien baimenik gabe. 1940 eta 1958 bitartean erakiki zuten, frankisten "Gurutzada loriatsuaren alde eroritakoen memorian", monumentua altxatzeko diktadurako presoak erabili zuten arren.

Orain, 2006ko Memoria Historikoaren Legeari jarraiki, Francoren gorpua hobitik atera eta beste leku batera eramatea proposatu du komisioak (ziur aski, Carmen Polo emaztearen ondora), horrela han ehortzitako 22.000 errepublikazaleen oroimena zikintzea sahiesten delakoan. Komisioak Francoren alde altxatu ziren gainontzeko sinboloekin eta Espainan sakabanatuta dauden hezurtokiekin zer egitea erabaki beharko du.

Azaroaren 20a diktadorea hil zela 41 urte beteko dira eta, gainera, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ospatuko dira. Hala, gai honen inguruko eztabaida piz daiteke. Zer egingo zenuke zuk Francoren gorpuarekin eta Valle de los Caídos monumentuarekin? Zer egin beharko luke administrazioak Francoren aldeko gainontzeko sinboloekin?

3 comentarios:

  1. Aspaldi egin behar zuten! Horrelako monumentu bat mingarria izan daiteke jende askorentzat!

    ResponderEliminar
  2. Diktadura eta frankismoarekin lotutako gauza guztiak desagertu behar dira! Izan ere horien babesten jarraitzen ditugun bitartean ez gara garai hori ahaztuko.

    ResponderEliminar
  3. Francoren aldeko gainontzeko sinboloak, baita bere gorpua ere, guztiak erre beharko lituzkete. Ziur nago, ordea, (ultra)/eskuindarrak ez direla isilik geratuko Francori "ile bat" ukitzea okurritzen bazaie. Horrela funtzionatzen dute hemen gauzak.

    ResponderEliminar