2011/10/11

Giro di Lombardia: errepideari agur

Zapatu honetan, urriaren 15ean, errepideko denboraldiari amaiera emango dion proba ospatuko da Italian: Giro di Lombardia. UCI World Tour jaioberrian egutegiko azken lehiaketa da, baita geratzen diren puntuen hondarrak jasotzeko azken aukera ere. Gainera, udazkenean ospatuko den azkeneko Giro di Lombardia izango da, datorren urtean proba aurreratuko baitute. Aldaketa honek leihaketari onurak ekarri ahal dizkion arren, egia da 2012tik aurrera errepide-bazterrak kolorez aldatuta ikusteagatik zale asko penatuta agertuko direla.

Txirrindularitzaren Bost Monumentuetatik azkena apur bat ezberdina izango da aurten: Leccon bukatuko da, leihaketaren azken bi zailtasunak Madonna del Ghisallo eta Villa Vergano izanik.


Aurten, faborioei buruz hitzegiteak agian ez dauka zentzu handirik, faborito nagusi bakarra egon baita klasika guztietan: Philipe Gilbert (Omega Pharma-Lotto). Guztien erreferentzia izango da, beraz. Aurrean Italiako tropela topatuko du, iraganeko nagusitasuna berreskuratu nahian, nazioarteko beste izenekin batera: Chavanel, Brajkovic, Uran, Voeckler, Rodriguez, Fulsgsang, Roche, Monfort, Cancellara eta HTC-Highroad desagertu aurreko bere azkeneko proban, Cavendish ortzadar berria eta Velits buruan dituela. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez, 2.a izan dena, Igor Antonekin batera doa. Ikusteke dago zelan heltzen den denboraldi amaierara txirrindulari bakoitza, zelan esaten dioten errepideari agur.



No hay comentarios:

Publicar un comentario